XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giroak.

Eskualde batzutatik bestetara abiatzen bagara, giza-emakumeen jazkerak oso desberdinak direla nabarituko dugu; gora-behera hauek, alde bakoitzeko giroari zor zaizkio.

Eguraldi eta giroen berdineza iragartzeko, eskualde bakoitza Poloetatik hurbil ala Ekuador aldean ote dagoen ikusi behar da.

Kontuan hartu behar dugu ere, lurralde bakoitza, itsas mailatik gorago ala beherago ote dagoen.

Mendian gora 200 metro igotzen garen bakoitzean, hozberoa maila bat guttiago izango dugu leku hartako girotan.

Itsas ertzetako lurrek ere, epelagoa ohi dute giroa.

Begiratu beharra dago baita ere, leku bakoitzean nondikako haizeak jotzen duen.

Alde bakoitzean erortzen den euri, nahiz elurra ere, kontuan hartu beharra dugu.

Kontura gaitezen, nola aldatzen duen giroak gizonaren biziera.